Logo KZgunea
KZgunearen ikasketa eskeintza ezagutzen al duzu?
Eusko Jaurlaritza · Gobierno Vasco

KZgunea proiektua Administrazio elektronikoko sari europarren hautagai izateko aukeratu dute

Administrazio elektronikoari buruz Ministerioen arteko konferentzia

Europar Batzordeak KZgunearen alfabetatze digitalaren proiektua aukeratu du Administrazio elektronikoaren berrikuntzako "eEurope Awards for eGovernment" sarietarako. Eusko Jaurlaritzak eta EJIE Sozietate Informatikoak batera landutako ekimen bat da alfabetatze digitalaren programa.

Azaroaren amaieran jakinaraziko dira irabazleen izenak, hain zuzen Informazioaren Gizartearen arduradunek Manchester-en (Erresuma Batua) Administrazio elektronikoari buruz egingo duten Ministerioen arteko konferentzian.

Herri Administrazioaren Europako Institutuak herri administrazioek, zerbitzu publikoak eskuragarriago egiteko helburuarekin, aginte sistematan informazioaren teknologia berriak erabiltzeko egin duten ahalegina saritu nahi du. Hogei herrialde baino gehiago eta administrazio maila guztietako zerbitzuak aurkeztu dira deialdira.

Europako Batzordeak banatzen dituen sari hauen bidez herrialde parte hartzaileen artean ezagutzak eta esperientziak trukatzea lortu nahi da (EBko kide diren herrialdeak eta EFTAkoak -Islandia, Liechestein, Norvegia eta Suitza-); izan ere, Europa mundu mailan ezagutzaren ekonomiarik lehiakorrena izatea lortu nahi da.

KZgunea programa hiri britainiarrean banatuko diren lau sarietatik baterako hautagaia da, hain zuzen, administrazio elektronikoaren berrikuntzarekin lotutako ekimenak saritzen dituen sarirako. Era berean, Eusko Jaurlaritza gonbidatu du antolakuntzak eta finalistentzako prestatutako stand batean bere esperientzia erakutsi eta azaltzeko aukera izango du.