|
Administrazio Elektronikoa gauzatzear dago. KZguneek euren prestakuntza-eskaintza
zabaldu dute, talde espezifikoei, Internet bidez euskal administrazioarekin
izapideak egiten irakasteko. Instalatzaile elektrikoek jaso dute,
buletin elektronikoetako izapide telematikoari buruzko lehendabiziko
bi orduko ikastaroa.
Duela gutxira arte, tentsio baxuko sareen instalatzaile elektrikoek
euren instalazioen buletinak Industria Ordezkaritzan zigilatu behar
zituzten. Orain, nahi izanez gero, Internetera konektatutako edozein
ordenagailu pertsonalen bidez egin dezakete, Administrazioari dagokion
bulegora joan behar izan gabe.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak
instalatzaile horien esku jarri ditu, Izenpe sozietate publikoaren
bidez euskal erakundeek sustatzen duten sinadura digitaleko txartela
(txiparekin) eta txartel-irakurlea, USB ataka baten bidez PCra eransteko.
Modu horretan eta kableen sistema baten bidez, instalatzaileek euren
ordenagailuetatik tentsio baxuko buletinak izapidetu ahal izango
dituzte.
Horren guztiaren ondorioz, eta probatzeko fasea emaitza onekin
gaindituta, KZgunea sareak, SPRI sozietatea burutzen ari den KZMikroenpresak
Formación - Prestakuntza programaren bidez, martxoan ikastaroa
gune guztietara zabalduko du profesional horiek, elektrizitate?buletinak
on-line izapidetzen ikas dezaten.
Guneen sareak berak ere, hala nahi duten instalatzaileek gunean
bertan euren izapide telematikoak egiteko balioko du. Horri lotuta,
KZguneak izapide horietara egokitzen ari dira, txartel digitalak
irakurtzeko aukera emango duten teklatuak ipiniz eta instalazio
elektrikoaren mapak eta planoak formatu elektronikora pasatzeko
aukera emango duten eskanerrak ezarriz.
|