PFEZ-aren aitorpena


Errentaren aitorpenerako kanpaina hasten denean, Gipuzkoako Foru Aldundiko web-ak dagokion informazioa jartzen digu eskura, bai eta inprimakiak bete eta ondoren fitxategi modura web bidez bidaltzeko programa laguntzailea ere. Ogasunak aitorpena etxera bidali digun kasuan, Internet bidez onartzeko aukera izango dugu. Ogasuneko datu-baseetan dauden gure datu fiskalak ikusteko aukera ere izango dugu.
Guzti hau OGASUNATARIAren bidez. Bertan sartu ahal izateko, ziurtagiri digitalen bat beharko dugu.
ARIKETAK:
Zure aitorpenaren emaitza itzulpena izan bada, ziurtagiri digitalik gabe, itzulpena egin dizuten ala ez zuzenean begira dezakezu (aldez aurretik itzuli beharreko kopurua jakin behar duzu). Saia zaitez bilatzen.