Logo KZgunea

ZER DA SINADURA ELEKTRONIKOA? - ZER DIRA GAKO PUBLIKO ETA PRIBATUA?

Ikastaroa: Sinadura Elektronikoa

Zer da sinadura elektronikoa?

Zer dira gako publiko eta pribatua?

Sinadura elektronioaren sisteman, pertsona bakoitzak gako pare bat ditu:

  • Gako pribatua, ilustración de una llave que representa a la clave privada berak bakarrik ezagutzen duena.
  • Gako publikoa, ilustración de una llave que representa a la clave pública berak bakarrik ezagutzen duena.

Gako pribatuak beti ere bere jaberaren kontrolpean jarraitu behar du. Ezaugarri honi esker sinadura elektroniko batek sinatzailea adiera bakarrez identifikatzen du.

Gako publikoak berriz, posible egiten du jasotzaileak egilea nor den eta bidalitako datuen osotasuna egiaztatzea.

Gako hauek osagarriak dira bata bestearekin: batek zifratzen duena besteak deszifratzen du.

Ilustración que representa que lo que se cifra con la clave privada sólo puede descifrarse con la clave pública.

Honela, pertsona baten gako pribatuarekin zifratutako mezu bat, bere gako publiko osagarriarekin bakarrik deszifratu daiteke.

Beraz, ziur izan gaitezke, gako publiko horrekin deszifratutako mezua, bere gako pribatu osagarriarekin bakarrik zifratua izan dela, hau da, gako hori lotuta dagoen pertsonarengandik datorkigula mezua, edo berdina dena, zalantzarik gabe jakin dezakegu nor den mezu horren jaulkitzailea.

Hurrengo puntuan, xehe-xehe ikusiko dugu nola garatzen den sinadura digitalaren prozesua.

  • aurrekoaanterior
  • hurrengoasiguiente
igosubir