Ikastaroa: Sinadura Elektronikoa
Hasi baino lehen
Sarrera
Azken urte hauetan, administrazio eta herritarren arteko harremanak jauzi kualitatibo bat jasan du.
Harreman hau aurrez aurre izatetik, ordutegia, kokapena etabarrengaitik baldintzatua izatetik, 24 orduko harreman telematiko batetan bilakatu da.
Izapide jakin batzuk egiteko, orain ez da beharrezkoa lehiatileraino urreratzea, baizik eta posible da on line gauzatzea.
Beraz, eszenatoki berri batean aurkitzen gara, interneten bidez arlo pertsonaleko datuak elkarri ematen dizkiegun batean.
Gure ardura nagusia, esparru berri honetan bidaltzen dugun informazioaren konfidentzialtasuna da. Hala ere, sinadura elektronikoaren mekanismo berriei esker, ez dago zertan arduratu, egiten ditugun transakzioen segurtasuna bermatuta bait dago.
Baina, zer da transakzio seguru bat?
