Logo KZgunea

HASI BAINO LEHEN - GIDA DIDAKTIKOA

Ikastaroa: Sinadura Elektronikoa

Hasi baino lehen

Gida didaktikoa

Hau ikastaroaren gida didaktikoa da, bertan helburuak, edukiak eta sekuentziatzeko proposamenak ezagutzeko aukera duzu. Hasierako zailtasun edo nahasmenduei aurre egiteko elementurik nagusienetariko bat da.

Material didaktikoak azalpen teorikoa eta gaia ulertzeko baliagarriak diren adibideak batzen ditu. Komenigarria da, adierazitako ordena jarraituz eta proposatutako moduan egitea ikastaroa, honen egitura, helburu zehatz batzuk lortzeko egina bait dago.

Jarraian atal guztiak eta haien helburu orokorrak agertzen dira. Ikastaroak 4 ordu iraungo ditu (bi orduz bi egun) eta ikastaroaren edukiak ulertzen laguntzeko irakasle bat egongo da.

Ikastaroaren atal nagusiak eta helburuak honako hauek dira:

Gaia Helburuak
Hasi baino lehen
  • 1. Ikastaroaren helburu orokorrak ezagutzea
  • 2. Transakzio telematikoetan segurtasunaren oinarriak ulertzea.
  • 3. “Administrazio digitalaren segurtasuna”gaia ezagutu.
Zer da sinadura elektronikoa?
  • 1. Gaku publiko eta pribatuen arteko desberdintasuna ikastea
  • 2. Sinadura elektronikoaren prozesua ezagutzea
  • 3. Ziurtagiri digitalaren esanahia ezagutu
  • 4. Sinadura elektronikoaren prozesuaren ikuspen orokorra lortzea, txip txartela eta ziurtagiri digitalaren kontzeptuak erlazionatuz.
Zer da Ziurtapen-zerbitzu egile bat?
  • 1. ‘Hirugarren pertsonenganako konfiantza’ esanahia barneratzea.
  • 2. Ziurtapen-Zerbitzu egile baten garrantzia ulertzea.
Zer da Izenpe?
  • 1. Entitate honen lana, helburua eta jatorria ulertzea.
  • 2. Izenpek emandako ziurtagiriak aztertzea
Zer txartel ematen ditu Izenpe?
  • 1. Izenpek emandako txartela bakoitzaren baliagarritasuna ezagutzea.
  • 2. Txartel hauek eskuratzeko prozesua ezagutzea.

Ikastaroa hasteko Sarrera izeneko puntuan sartu. Gogoan izan eskuragarritasunaren atalean, materialetan barrena nola nabigatu azaltzen dela.

hurrengoasiguiente
igosubir