Ikastaroa: Sinadura Elektronikoa
Eskuragarritasuna
Eskuragarritasuna ingurune baten ezaugarria da, nahiz eta bere gaitasun batzuk mugatuak eduki, dituen baldintzak bere erabilera era autonomoan errazten dutenean.
Ikastaro hau garatzerakoan, Web-eskuragarritasunari (WAI) dagozkion Word Wide Web Consortium-ek garatutako aholku eta norabideak kontutan hartu dira. Arau hauek, traba teknologiko gabeko Web guneak sortu eta garatzeko aholku bezela ulertu behar dira, hau da, edozein pertsona informazioa zailtasunik gabe eskuratzeko gai izan dadin.
WAI-k eskuragarritasun hiru maila ezartzen ditu. Ikastaro hau AAA mailan dago (3. lehentasuna) bere ikasle guztien ikaskuntza ahalik eta geihen errazteko.
Nola nabigatu ikastaro honetan barrena?
Nabigatzailearen barra lagungarrian, orrialdearen goiko zatian, honako aukera hauek agertzen dira:
- Hasiera: Orrialde nagusirako sarrera
- Web mapa: Ikastaroaren aurkibiderako sarrera
- Eskuragarritasuna: zer den azalpenaren sarrera eta nola nabigatu ikastaroan barrena.
Eskerraldeko ilaran ikastaroaren aurkibidea dago; aurkibide honen bidez ikastaroa osatzen dituzten atal desberdinetan barrena nabigatu daiteke.
Bai barra lagungarrian, bai ikastaroan aurkibidean barrena nabigatzeko hiru aukera desberdin daude:
- Saguarekin: edozein puntutara heldu daiteke, puntu hauen gainean sagua kokatuz eta saguaren ezkerraldeko botoia sakatuz.
- Teklatuarekin: Ikastaroaren edukien ordenazio logikoak tabulazio–tekla sakatuz nabigatzeko aukera ematen digu.
- Teklatuarekin laburbidez: aukera bakoitzean azkar sartzeko tekla bidezko laburbideak gaitu dira. Laburbide hauek erabiltzeko ALT+laburbide-tekla batu behar da. Jarraian laburbide-teklak agertzen dira:
- 0 Hasiera, orrialde nagusia
- 1 Web mapa
- 2 Eskuragarritasuna
- 3 Menua
- 4 Edukia
- 5 Hurrengoa
- 6 Aurrekoa
Bukatzeko, lehentasun edo beharren arabera, orrialdeetako testuen tamaina aldatzeko aukera azpimarratzen da. Horretarako une horretan erabiltzen ari den nabigatzaileak eskaintzen dituen aukerak erabili baino ez da egin behar.
Ikastaroa zure gustokoa izatea espero dugu eta ez ahaztu materialak ulertzeko edo nabigatzeko zailtasunik eduki ezkero, zure irakasleari galde diezaiokezula.
