Gustatuko al litzaizuke zure dokumentuak Google-n zerbitzari batean gordeta geratzea edozein ordenagailutatik eskuragarri egon daitezen? Horrela ez duzu gordetzeko baliabide eramangarririk beharko (USB memoria, disko gogorra, DCa eta abar) haiek eramateko.
Imajinatzen al duzu zure dokumentuak lagunekin partekatzea, haiekin lan egin dezaten? Zer iruditzen zaizu zure dokumentua konfiguratzea lankideren batek aldaketaren bat egiten duenean automatikoki jakinaraz diezazun? Dokumentuko leku jakinean aldaketak izatean jakinarazteko ere arauak sor ditzakezu.
Imajinatzen al duzu hori guztia eta askoz ere gehiago egitea? Orain, Google Docs-ekin oso erraz egin dezakezu.